jueves, 15 de enero de 2009

3.ATAZA


Hona hemen UmorezkoTB telebista. Umorea ardatz izango du programazio osoan, 12 ordutan. ILARGI AGIRRE, GARIKOITZ GOIKOETXEA, ARAITZ MUGURUZA ETA NEREA ODRIOZOLA aritu gara lan hau egiten. Telebistarako propio egindako bideoak eskuragarri izango dira, eta baita umorea gainezka duten pelikulak egin. Barre on!




Orduz orduko programazioa

15:00 GMT+1 / 03:00 AM. Gure bideoak. Umorea euskal zineman, Euskarazko marrazki bizidunak.

15:10 GMT+1 / 03:10 AM. Monsters.

16:40 GTM+1 / 04:40 AM. Shin Chan: aventuras en Hederland.

17:55 GTM+1 / 05:55 AM. Asterix y Obelix: la sorpresa del César.

19:30 GTM+1 / 07:30 AM. Buscando a Nemo.
21:10 GTM+1 / 09:10 AM. Cantinflas: ahí está el detalle.

22:50 GTM+1 / 10:50 AM. El gran dictador.

00:50 AM. / 12:50 GTM+1. Scary Movie 1.

01:40 AM / 13:40 GTM+1. Mi gran boda griega (ingelesez).


On-demand programazioa
Egun osoan eskuragarri egongo dira telebista honetarako propio egindako bideoak: Umorea euskal zineman eta Euskarazko marrazki bizidunak.

jueves, 11 de diciembre de 2008

2.ATAZA

Oihana Jauregi eta Ilargi Agirrek egindako bideo lana mogulus telebistari buruz. Ikusi eta gozatu!!


miércoles, 29 de octubre de 2008

Top 7

www.youtube.com
Oso baliagarria da edozein gairi buruzko bideoak ikusi daitezkeelako eta bide batez, modu entretenigarri batean ikasi. Guk geuk sortutako bideoak ere igo ditzakegu.

www.euskaltube.com
Euskaldun batek sortutako egitasmoa. Youtubek bezala funtzionatzen du baina ezberdintasuna bertako bideoak euskaraz direla da.

www.unaf.es/fcom/guia
Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Fakultateko irakasle den Ramon Salaverriak burutzen du. Bilatzaile moduko bat da baina informazioaren profesionalei zuzenduta dago, internet informazio iturri gisa erabili nahi dutenentzat.

www.mogulus.com
Edozeinen eskura dago gaur egun telebista bat sortzea. Guk geuk ere egin dezakegu modu erraz eta azkar batean. Storyboard ezberdinak egin daitezke eta ekoizpena nahi den orduan programatu.

www.jamendo.com
Copy rightik gabeko musika jaisteko edo entzuteko parada ematen du. Estilo guztietako musika dago aukeratzeko eta oso erabilgarria izan daiteke gure bideo lanetan musika sartzeko.

www.eitb.com
Euskal Herriko ikuszentzunezko komunikabidearen web orria. Azken uneko albisteak, irratiko edo telebistako programazioa, bideoak, komentarioak egiteko aukera...

news.bbc.co.uk/hi/spanish/news
BBC news-en azken berriak irakurtzeko aukera dago eta gaztelaniaz gainera. Nazioarteko albisteei buruzko trataera ezberdina ikusteko.

sábado, 25 de octubre de 2008

Erlo Telebista


Zarauzko Telebista eta Kaito Telebista batzearen ondorioz 2007.urtean sortu zen tokiko telebista bat da. Azpeitian, Azkoitian, Zarautzen eta Getarian (euskaltelen bidez) ikus daiteke eta 49000 biztanle inguruko ikusleria potentziala dauka. Eskualdean gertatzen denaren berri ematea dute erronka eta horregatik, erreportajeak eta albistegiak dira programazioaren ardatz. Baina lau orduko programazioaren barnean beraiek ekoitzitako saioez gain, Arte irekia, kirolari, Hondartzako motxila, Gure saltsan esaterako, EITBri erositako hainbat saio ere badaude.
Honetaz gain, eskualdetik kanpora zabaltzeko eta ikusleen parte hartzea sustatzeko helburuarekin web orria ere badute www.erlotelebista.com.