sábado, 25 de octubre de 2008

Erlo Telebista


Zarauzko Telebista eta Kaito Telebista batzearen ondorioz 2007.urtean sortu zen tokiko telebista bat da. Azpeitian, Azkoitian, Zarautzen eta Getarian (euskaltelen bidez) ikus daiteke eta 49000 biztanle inguruko ikusleria potentziala dauka. Eskualdean gertatzen denaren berri ematea dute erronka eta horregatik, erreportajeak eta albistegiak dira programazioaren ardatz. Baina lau orduko programazioaren barnean beraiek ekoitzitako saioez gain, Arte irekia, kirolari, Hondartzako motxila, Gure saltsan esaterako, EITBri erositako hainbat saio ere badaude.
Honetaz gain, eskualdetik kanpora zabaltzeko eta ikusleen parte hartzea sustatzeko helburuarekin web orria ere badute www.erlotelebista.com.

No hay comentarios: