miércoles, 29 de octubre de 2008

Top 7

www.youtube.com
Oso baliagarria da edozein gairi buruzko bideoak ikusi daitezkeelako eta bide batez, modu entretenigarri batean ikasi. Guk geuk sortutako bideoak ere igo ditzakegu.

www.euskaltube.com
Euskaldun batek sortutako egitasmoa. Youtubek bezala funtzionatzen du baina ezberdintasuna bertako bideoak euskaraz direla da.

www.unaf.es/fcom/guia
Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Fakultateko irakasle den Ramon Salaverriak burutzen du. Bilatzaile moduko bat da baina informazioaren profesionalei zuzenduta dago, internet informazio iturri gisa erabili nahi dutenentzat.

www.mogulus.com
Edozeinen eskura dago gaur egun telebista bat sortzea. Guk geuk ere egin dezakegu modu erraz eta azkar batean. Storyboard ezberdinak egin daitezke eta ekoizpena nahi den orduan programatu.

www.jamendo.com
Copy rightik gabeko musika jaisteko edo entzuteko parada ematen du. Estilo guztietako musika dago aukeratzeko eta oso erabilgarria izan daiteke gure bideo lanetan musika sartzeko.

www.eitb.com
Euskal Herriko ikuszentzunezko komunikabidearen web orria. Azken uneko albisteak, irratiko edo telebistako programazioa, bideoak, komentarioak egiteko aukera...

news.bbc.co.uk/hi/spanish/news
BBC news-en azken berriak irakurtzeko aukera dago eta gaztelaniaz gainera. Nazioarteko albisteei buruzko trataera ezberdina ikusteko.

No hay comentarios: